top of page
 

ZUBI GURASO ELKARTEA Luzaro ikastetxeko haurren guraso eta tutore legalak osatzen dugu. 

 

Elkartearen HELBURUAK honako hauek dira:

 

1) Debako LUZARO LHI Herri Eskolako ikasleen gurasoek eta tutoreek Ikastetxearen jardunean eta kudeaketan erabateko parte-hartzea izateko duten eskubidea sustatzea eta begiratzea, Euskal Eskola Publikoaren legeak eta indarrean diren gainerko xedapenak diotenaren arabera.

 

2) Guraso eta tutoreei beren seme-alaben eta ardurapekoen heziketarekin zerikusia duten gaietan laguntzea, aholku ematea eta beren jardueren suspergarri izatea.

 

3) Ikastetxearen heziketa jardueretan parte hartzea.

 

4) Irakaskuntzaren kalitatea etengabe hobetzea, bai didaktikari dagokionez bai formazioari dagokionez, ikaslearen ahalmen teknikoa eta oreka pertsonala indartuz eta giza elkartasunean, justizian eta askatasunean oinarrituriko balioak eta sentimenak landuz.

 

5) Zerbitzuak antolatzea bai Ikastetxeko guraso eta tutoreentzat bai ikasleentzat.

 

6) Gurasoek eta tutoreek Eskola Kontseiluan ordezkaritza eta partaidetza ahalik eta handiena izan dezaten sustatzea.

 

7) Guraso eta tutoreen zein ikasleeen formaziorako jarduera osagarriak antolatzea, besteak bete, euskal hizkuntza eta kultura sustatzekoak eta, indarreko arauak errespetatuz, haien gain hartu nahi dituzten guztiak.

 

Helburu hauek gauzatzeko honelako ekintzak eramango dira aurrera:

 

  • Informazioa emateko, laguntza psikologirako, aisiarako eta abarretarako zerbitzu orokorrak.

  • Testu liburuak banatzeko sistema.

  • Eskola orduez kanpoko jarduerak eta eskoako jardueren osagarri direnak antolatzea.

  • Hitzaldiak, formazio ikastaroak, guraso eskolak etab. antolatzea guraso eta tutoreen parte hartzeari buruz.

 

 

 

 

 

 

bottom of page