top of page

LIBURU SOLIDARIOA

 

Liburuak 4 ikasturtetan ikaslez ikasle pasatzea da helburua. Horretarako Hezkuntza Sailak ikastetxeari liburuak ordaintzen dizkio. 

Gurasoek, liburuak erabiltzeagatik, prezioaren laurdena baino zertxobait gutxiago ordaindu behar dute. Ikasturte bukaeran ikasleek ahalik eta ondoen entregatu behar dituzte liburuak. Horrela eginda, programak autofinantzazioa lortzen du.  

MAILEGUA

 

Ikasturtea bukatzean, ikasleek ezin dituzte liburuak beraientzat hartu. Nolabait esateko, mailegu sistema bat litzateke. 

 

 

 

ARDURA
ONDO ZAINDU

Orain arte liburuan bertan idazten ziren ariketak hemendik aurrera koaderno batean egin beharko dira. Aparteko ardura eskatuko du bai liburuak zaintzeak eta bai ikasleei liburuak banatzeko eta jasotzeko lanak egiteak. 

 

 

Liburuak ahalik eta ondoen zaindu behar dira. Hurrengo ikasturteetako ikasleengan pentsatu behar da eta liburuak ondo zaintzea denon ardura da. 

 

 

Ikasturte bukaeran ikasleren batek, erabilera desegokiagatik, liburu bat gaizki entregatuz gero ikasle horren gurasoek liburuaren salneurria ordaindu beharko lukete. 

 

 

 

 

 


 

bottom of page